Irailaren 21an hasiko dituzte Azkoitiko XVIII. Bidaia Tertuliak

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 10a, 10:07

Datorren irailaren 21ean hasiko dira Azkoitiko Bidaiariak taldeak antolatutako Bidaia Tertuliak. Hemezortzigarren edizioa da aurtengoa, eta guztira lau tertulia izango dira. Lehen hiru solasaldiak Kultur Etxean izango dira, eta azkena, Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan.

 

Datorren irailaren 21ean, osteguna, hasiko dituzte tertuliak. Lehena Irati Altzibarrek eta Beñat Kondek emango dute. Bizitza bidaia: munduari buelta solasaldia izango da aurtengo Bidaia Tertuliei hasiera emateko lehen gaia. Bigarren tertulia urriaren 19an izango da. Sri Lanka familian izango dute hizpide Oier Saizarrek eta Ainhoa Errazuk.

Azaroaren 16an, berriz, Birmaniako bidaiaren inguruko gorabeherak azalduko ditu Maite Ruiz de Azuak. Lehen hiru tertuliak Kultur Etxean izango dira, 19:30ean. Azken solasaldia, aldiz, Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan izango da, abenduaren 14an. Iosu Iztuetak eta Mattin Zeberiok Zortzi Yukon bidaia azalduko dute bertaratutakoen aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide