Oinezkoek Aizkibel kalera edo Floreagara Correos aldetik joan beharko dutela jakinarazi du Udalak

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 5a, 10:20

Aizkibel kalera joan nahi duten oinezkoek Correos aldeko sarbidea erabili beharko dute, bestaldeko oinezkoen bideak itxita egongo baitira obrengatik.

 

Batetik, Floreagan, 'Tekla' bezala ezagutzen den gunean, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen ari dira, eta bestetik, konpontze lanak hastear dira Aingeru 14-16 eta Aizkibel 23 lotzen dituen oinezkoen bidean, alegia, Isidro erretegi ondotik Baztartxo antzokiaren atzealdera doanean. Azken lan horiek bi hilabete inguru iraungo dute, eta epe horretan bidea ezingo da erabili.

Segurtasuna bermatze aldera, oinezkoek Aizkibel kalera edo Floreagara Correos aldetik joan beharko dutela jakinarazi du Udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide