Jesus Alberdi Adiskide Numerario izendatuko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 5a, 10:12
Jesus Alberdi Areizaga.

Jesus Alberdi Areizaga (Azkoitia, 1949) Adiskide Numerario berri bezala izendatuko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, urriaren 6an, 11:00etan. Intsausti jauregian izango da sarrera ekitaldia, eta ondoren, Juan Bautista Mendizabalek gidatuko duen Zalduntxoen Azkoitia bisitan parte hartzeko aukera ere izango da.

 

Jesus Alberdi enpresaria da. Patricio Echeverria S.A. eta Danona enpresetako zuzendaritzako ordezkari postua izan zuen hastapenetan. 1977tik 1983ra, berriz, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari orokorra izan zen. Urte horretan, ordea, EAEko SPRI taldeko zuzendari kargua hartu zuen. 2005az geroztik kontseilaria da Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkartean.

Adiskideen arteko bazkaria

Sarrea ekitaldiaren eta bisita gidatuaren ondoren, adiskideen arteko bazkaria egingo dute, Joseba Jatetxean, 14:00etan. Bazkarira joan nahi dutenek, irailaren 30a baino lehen izena eman beharko dute 649 124 820 telefonora deituta edo comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net posta elektronikora mezua bidalita. Bazkaria 30 euro ordaindu beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide