Bost film emango dituzte irailean, Baztartxo Antzokian

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 4a, 09:08

Oreina filmaren karteleko irudia (Argazkia: Txintxua Films)

Irailaren 14an irekiko ditu ateak Baztartxo Antzokiak, denboraldi berriari ekiteko. Guztira bost film emango dituzte hilabete honetan: helduentzako Mamma mia: una y otra vez, Yucatán eta Koldo Almandozen Oreina filma. Haurrentzako, aldiz, Los Increíbles 2 eta Hotel Transilvania 3 filmak izango dira ikusgai, Baztartxon.

 

Mamma mia: una y otra vez filmarekin hasiko du sasoi berria Baztartxo Antzokiak. Irailaren 14tik 17ra bitartean eskainiko dute filma. Ohiko ordutegia izango du aurten ere Baztartxok. Ostiraleko eta zapatuko film emanaldiak 22:00etan izango dira, igandekoa 19:30ean eta astelehenekoa 20:00etan. Igandean 17:15ean izango da haurrentzako filmaren tartea. Ikusi bost filmen bideo-laburpenak:

Mamma mia: una y otra vez filma (irailak 14-15-16 eta 17)

 

Yucatán filma (irailak 21-22-23 eta 24)

 

Los Increíbles 2 (irailak 23)

 

Oreina filma (irailak 28-29-30 eta urriak 1)

 

Hotel Transilvania 3 filma (irailak 30)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide