Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikula epea zabaldu dute

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 3a, 10:16

Hizkuntza Eskola Ofizialean izena eman nahi duten guztiek irailaren 19ko 13:00ak arte dute aukera, egun horretan itxiko baita matrikula epea.

 

Azkoitiko geletan ingelesa, alemana eta frantsesa irakatsiko dira. Iazko ikasturtean ingeleseko B1.1, B1.2 eta B2 mailak eman ziren eta alemaneko A1 maila. 2018-19 ikasturtean aurreko eskaintzari alemaneko A2 maila eta frantseseko A1 maila gehitu behar zaizkio. Irailaren 26an eta 27an izango dira aurkezpenak, urriko lehen astean klaseei hasiera emanez.

Matrikula online egin beharko da Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean sartuta.

Informazio gehiago eskura daiteke Eibarko Hizkuntza Eskolan edota Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroan bertan, azken hau zabalik egongo da astelehenetik ostegunera 15:30etik 20:30era. Harremanetan jar daiteke baita 943 54 16 50 telefonora deituz edo gaztanenea@azkoitia.eus helbidera idatziz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide