Herriko hainbat erretiratu Arratera eta Aittolara joan dira, egun-pasa

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 24a, 11:40

Azkoitiko 75 erretiratu inguruk egun-pasa ederra egin zuten atzo, abuztuak 23. 

Goizean, 10:00ak inguruan, herriko plazan bildu ziren, eta handik Arratera abiatu ziren. Bertan, hamaiketakoa egin eta auzoko parajeak bisitatu zituzten. Gainera, Arrate Irratian hitz batzuk egin eta irrintzia bota zituzten. Ondoren, Aittola Zahar jatetxera joan ziren bazkaltzera. Arratsaldea, berriaz, tertulia eginez pasatu zuten, eta 19:00ak inguruan jaitsi ziren herrira.

Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide