Andramaixek 2018

Mus txapelketa, haurrentzako ikuskizuna eta presoen aldeko aldarria, San Roke arratsaldean

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 16a, 19:22

Euria berriz ere andramaixetan da, eta ondorioz hainbat ekitaldi bertan behera gelditu dira. Zezen karretoia ez da kalera atera, eta eliz atarian egitekoak ziren plaza dantzak ez egitea erabaki dute Sahatsa Dantza Taldeko plaza dantzen arduradunek, Txalkor Txistulari Taldeak eta Udalak. Balda Plazako jolas dinamikoak ere ez dira egin.

Arratsaldean, ordea, izan da ekintzarik. 16:30ean, mus txapelketa jokatu da, txosnagunean. Buala kale ikuskizunak txikienak martxan jarri ditu Kontzejupean, eta 19:00eta, Orain Presoak ekimenak deituta, euskal presoen aldeko manifestazioa egin da, plazatik abiatuta.

Txosnagunean, 21:00etan parrilalda egingo dute txotxak lagunduta. 23:00etan, suzko erroberak botako dituzte Baztarrikaldetik eta amaitutakoan Zea Mays musika taldeak kontzertua emango du, herriko plazan. 02:00etan, azkenik, zumba saioa egingo dute, txosnagunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide