Andramaixek 2018

Baserritarren eguna ari da ospatzen Azkoitia

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 17a, 14:25

Euripean bada ere, goizean zehar hainbat margolari ikusi dira herriko kaleetan. Gaur XXXVII. Inazio Iriarte margo lehiaketa jokatu da, eta bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean ikusgai egongo dira, Torre Zuri Erakustokian. Horrez gain, herriko trikitilariek eta dultzaineroek kalejira egin dute. Plaza Berrin, berriz, herriko ganadu erakusketa egin dute. Bota dituen zaparrada etengabeen ondorioz, erraldoien eta buruhandien kalejira bertan behera gelditu da. Herri kirol jaialdia ere arrakastatsua izan da. 90 bete dituzte 33 azkoitiar ere omenduko dituzte bazkarian.

 

Arratsaldeko eta gaueko egitaraua

17:30ean, herriko plazan, 'Txiki Chef' tailerrak egingo dituzte. Txosnagunean ere umeentzako tailerrak egingo dituzte ordu berean. 18:00etan, Elkargunean, dantzari bikote gazteen txapelketa izango da. Euriagatik lekualdatu dute Balda Plazatik Elkargunera. 19:30ean, Torre Zuri erakustokian, 'Inazio Iriarte XXXVII. Margo Lehiaketa'-ren sari banaketa egingo dute. 21:30ean txosnagunean, afari beganoa egingo dute. 22:00etan, Balda Plazan, Mirari, Aintzane eta Lutxurdixo trikitilarien erromeria izango da. 22:00etan, Gureako probalekuan, 10. DIVA - SAT Idi dema sariko lehen idi dema jokatuko da. 23:00etan, azkenik, Balda plazan suzko zezena aterako dute. Ondoren erromeriak jarraituko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide