Andramaixek 2018

Festari gogotsu heldu diote gaur ere azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 15a, 13:42

Andra Mari egunari hasiera emateko Eltziegoko dultzaineroen kalejira izan da 09:30ean. Jarraian, 10:00etan, Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirek alaitu dituzte kaleak.

10:50ean, Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak 'Alkate Soinua' jo dute. Atzetik, 11:00etan, Meza Nagusia izan da. Eguerdian, herriko erraldoien dantzek eta buruhandiek neska-mutilen atzetik egindako korrika saioek eman diote kolorea kaleari. 13:00etan, berriz, Kontzejupean, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua eskaini dute.

 

Arratsaldeko eta gaueko egitaraua

Arratsaldean, 17:00etan, Gurea pilotalekuan pilota partidak izango dira. Lehen partida Retegi Bi- Lasa IV eta Elordi-Tolosa bikoteen arteko partida izango da. Horien atzetik partida nagusia etorriko da. Bertan, Irribarria-Rezusta eta Olaizola II-Imaz pilota partida jokatuko dute. 17:30ean, Trenbidearen Zumardian zezen txikiak eta pottokak egongo dira. 18:00etan, txosnagunean, pintxo-potea egingo dute txalaparta doinuek lagunduta. eta 19:00etan, Rockbox taldearen musika kale ikuskizunaren lekuko izango dira herritarrak. Ordu berean, herriko plazan, errepresioaren aurkako elkarretaratzea egingo dute.

20:00etan, Eliz atarian, Azkoitiko Gimnastika Erritmikoko taldeak erakustaldia emango du. Ordu berean, gainera, Eltziegoko dultzaineroen kalejira izango da. 22:30ean, VIII. Film Laburren Lehiaketa egingo da Herriko Plazan. Aurten zazpi lan aurkeztu dituzte herritarrek 'Euskara' gaia landuta. Eguna amaitzeko, Passepartout taldea azkoitiarrak kontzertua emango du herriko plazan, 23:45ean. 01:00etatik txosnagunea bitxi arte, Hartz, Trini Fox eta Holy Txala musika taldeen kontzertuak izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide