Julen Alberdi aizkolari azkoitiarrak XVII. Ramon Latasa Saria irabazi du Aitzol Atutxarekin

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 13a, 14:00
Aitzol Atutxa eta Julen Alberdi, txapeldunaren txapelekin. (Argazkiak: Ibon Errazu)

Zapatu arratsaldean, abuztuak 11, XVII. Ramon Latasa Saria jokatu zen, Sunbillan. Julen Alberdi 'Txikia IV'-a aizkolari azkoitiarrak eta AItzol Atutxa 'Atutxa II'-ak txapelketa irabaztea lortu zuten. Aizkora probaz gain, txinga eta beteranoen arteko erronka ere izan ziren Nafarroako herrian.

 

Euren lana amaitzeko 28 minutu, 42 segundo eta hamar ehuneneko behar izan zituzten. Bikote txapeldunaren atzetik sailkatu ziren Mugertza eta Larrañaga; 30 minutu, 32 segundo eta bi ehuneneko behar izan zituzten. Hirugarrenak, berriz, Arria V.a eta Saralegi izan ziren. 31 minutu eta 48 segundotan burutu zuten lana.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide