Renndo Elkartu afrikar jaia ari dira ospatzen herriko plazan

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 11a, 13:43

Dozenaka lagun bildu dira Kontzejupean, eguzkiari eta beroari iheska, Renndo Elkartu afrikar jaia ospatzeko. 10:00etan hasiko dira festarako Kontzejupea prestatzen, eta ondoren poesia emanaldi batekin aurkeztu dute festa. Afrikarrak hunkituta agertu dira aurkezpenean, Azkoitian «oso ondo hartuak» izan direlako, adierazi dute. Horregatik, eskerrak eman nahi izan dizkiete guztiei. Afrikar produktuak eta jantziak erakutsi dituzte Kontzejupean, eta lagun asko hurbildu da. Dantza eta musika ere ez da falta izan festan. 14:00etan, gainera, bazkaria egin dute. Arroza tipularekin eta oilaskoarekin prestatu dute.

Festak arratsaldean izango du jarraipena, izan ere, 17:00etan, 'Bostetako tea' eskainiko dute nahi duten guztientzat. Segidan, afrikar jantzien erakusketa egingo dute. 18:00etan, afrikar dantzek eta danborrek alaituko dute herriko plaza 20:00etara arte, orduan amaituko baita festa.

(Lehen bi argazkiak: Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide