Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile ikastaroan izena emateko epea abuztuaren 31an amaituko da

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 9a, 11:28

Udalak bigarren urtez antolatu eta finantzatu du Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela eskuratzeko ikastaroa. Ikastaroan izena emateko epea abuztuaren 31n amaituko da, eta herrian bertan eta doan egingo da.

 

Iazko ikastaroa nekazaritza sektoreko profesionalei zuzendutakoa zen. Aurten, alduz, hemezortzi urtetik gorako edonork har dezake parte. Plaza guztiak beteko ez balira, profesionalei ere emango litzaieke aukera.

Ikastaoa Elkargunean emango da irailaren 10etik 14ra. Bost orduko bost saio izango dira guztira, 15:00etatik 20:00etara. 40 plaza daude eta izen emate ordenaren arabera joango dira betetzen. Ikastaroan interesa dutenek udaletxeko Harrera Bulegoan eman beharko dute izena 08:00etatik 15:00etara bitartean. Nortasun agiriaren kopia eta bi argazki aurkeztu beharko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide