Autobus zerbitzu bereziak Donostiako Aste Nagusian

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 9a, 09:28

Donostiako Aste Nagusia dela-eta, datorren zapatutik abuztuaren 18ra bitartean autobus geltoki aldaketa eta zerbitzu berezia izango ditu UK01 autobus lineak.

 

Donostiako Aste Nagusia dela-eta, abuztuaren 11tik 18ra, Askatasunaren Hiribideko geltokia Zubieta kaleko 14. zenbakira pasako da, 21:30etatik aurrera. Bestalde, Azkoititik Donostiara joateko eta Donostiatik Azkoitira itzultzeko gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira. Azkoititik 23:45ean autobus bat aterako da Donostiara, 00:55ean iristeko. Donostiatik Azkoitira, berriz, 01:05ean itzultzeko linea bat izango da. Herrira 02:15ean iritsiko litzateke autobusa.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide