Andramaixek 2018

Andramaixetako APPa, erabilgarri

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 8a, 09:16

Andramaixetako egitaraua poltsikoan eramateko aukera izango da aurten ere, izan ere dagoeneko erabilgarri da Udalak festetarako egindako APP berezia.

 

'Ondo pasau andramaixek' musikak atonduta, aurten ere festetako programa kontsultagarri egongo da 'Andramaixek 2018' izena duen APP-a deskargatuz. Jaien inguruko iritzia ematen parte hartzen dutenen artean, gainera, tableta bat zozketatuko du Udalak irailaren erdi aldera. Horretarako, APParen behealdean Bereziak atalera joan beharko da, eta Parte hartu! botoian klik egin. Horrez gain, azken urteetako andramaixetako argazki bilduma zabala ere aurkitu ahal da aplikazioan.

Datorren igandetik aurrera, hilak 12, bost galdera erantzun beharko dira zozketan parte hartu ahal izateko:

- Haurrentzat ekitaldiak gustukoak izan dira?

- Puntuatu jaiak 1etik 5era

- Azkoitiarra zara?

- Zein egun duzu gustukoena?

- Badakizu festetan kontsumo arduratsua sustatzeko zabaldu den kanpainaren leloa zein den?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide