Parrokia bisitatuko dute zapatuan, Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen baitan

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 7a, 09:16
Datorren zapatuan, abuztuak 11, Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen baitan, Ama Birjinaren Jasokundeko parroki eliza doan bisitatzeko aukera izango da. 12:00etan, parrokia aurrean hasiko da bisita gidatua Juan Bautista Mendizabalen eskutik.
 
Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokundeko parroki eliza, urrezko euskal mendea bezela ezagutzen de XVI. mendeko eraikin ikusgarria da, estilo gotikoaren erakusle bikaina. Bisitan zehar, Juan Bautista Mendizabaleko kontatuko ditu aro ahaztezin horretako historiak, garaiko pertsonaia esanguratsuei loturiko historiak era San Inaziok jatorria zuen Loiolatarren ingurukoak. Pertsonaia eta historia guztiek elizak gordetzen dituen hainbat altxorretan dute islad. Hala nola, kaperak, erretaulak, arte lanak...

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide