Andramaixek 2018

Barrakak direla-eta, Trenbidearen Zumardia astelehenean itxiko dute ibilgailuentzat

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 3a, 15:00

Datorren astelehenean, abuztuak 6, Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko bidea itxiko dute, andramaixetako barraka eremua bertan kokatuko baitute aurten ere. Andramaixek amaitu bitartean ezingo da kale horretatik autoarekin pasatu, ez eta aparkatu ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide