Andramaixek 2018

Aurkeztu dituzte andramaixetako pilota partidak

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 2a, 12:36
Aimar Olaizola sakea egiten (Argazkia: Asegarce)

Andra Mari egunean, abuztuak 15, bi pilota partida izango dira Gurea pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Lehen partidan arituko dira Retegi Bi-Lasa IV eta Elordi-Tolosa bikoteak. Arratsaldeko partida nagusia, berriz, Olaizola II-Imaz eta Irribarria-Rezusta pilotariek jokatuko dute. Azken pilota partida hori, gainera, Zarautz Hiria Txapelketako lehen finalaurrekoa izango da.

 

Zarauzko pilotalekuan abuztuaren 17an jokatuko den beste finalaurrekoko garaileen aurka aritu beharko du finalean Aimar Olaizola-Ander Imaz eta Iker Irribarria-Beñat Rezusta partidako irabazleak. Abuztuaren 19an, 17:00etan hasiko da finala Zarautzen. Beste finalerdia osatzen dute Altuna III-Zabaleta eta Artola-Albisu bikoteek.

Sarreren erreserba

Azkoitiko pilota jaialdia bertatik bertara jarraitzeko sarrerak bihartik aurrera erreserbatu ahalko dira; 661 259 009 telefono zenbakira deitu beharko da horretarako. Sarreren prezioak honako hauek dira: kantxan 30 euro, bigarren solairuan 15 euro eta errebotean 15 euro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide