Joon Ho Park organo jotzaileak kontzertua emango du parrokian, abuztuaren 6an

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 27a, 10:00

Joon Ho Park (Seul, Hego Korea) doako kontzertua emango du abuztuaren 6an, parrokian. Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan eskainiko du kontzertua seuldarrak. 20:00etatik aurrera, garai desberdinetako musikagile frantziarren doinuak eskainiko ditu, parrokiako Cavaille-Coll organoan.

 

Park 1985ean jaio zen, Seulen. Lehen musika ikasketak bost urterekin hasi zituen, orduan hasi baitzen piano klaseetara joaten. Lehen saria Hego Koreako piano jotzaile gazteen txapelketan irabazi zuen. Organo ikasketak, berriz, hamabost urterekin hasi zituen. Harrezkeo hainbat ikasketa egin ditu musikarekin eta artearekin lotuta, eta nazioarte mailako sari ugari eskuratu ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide