Ikusmin handia sortu du Realaren eta Real Unionen arteko lagunartekoak, Txerloian

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 26a, 09:16

Atzo, asteazkena, Realak eta Real Unionek Txerloian jokatu zuten denboraldi-aurreko lagunartekoa. Ikusmin handia sortu zuen neurketak Azkoitian, harmailak eta zelaiaren buelta osoa leporaino bete baitziren. Lehen 45 minutuak jokatu zituen Mikel Azkoiti Real Unioneko jokalari azkoitiarrak, eta bigarren zatian zelairatu zen Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra.

Txikienek lehen mailako jokalarien sinadurak eta argazkiak lortzeko amaierara arte itxaron behar izan zuten, eta neska mutil bat baino baino gehiagori luzeegiak egin zitzaizkien 90 minutuak. Atsedenaldira hutsean iritsi zen neurketa, baina bigarren zatian hartu zuen aurrea Realak Diego Llorente erdiko atzelariaren burukada baten bitartez. Neurketa amaitu aurreko azken jokaldian, ordea, Real Union taldeak banakoa egin zuen; txuri-beltzen gola ere buruz iritsi zen, estrategia jokaldi batean. Neurketaren amaieran, orduan bai, gazteenek euren idoloekin argazkia ateratzea eta sinadurak jasotzea lortu zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide