Xabier Euzkitze Euskaltzaindiako urgazle izendatu dute

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 25a, 12:15

Joan den ostiralean, Bizkaiko foru jauregian egindako bilkuran, Euskaltzaindiak urgazle berri izendatu zuen Xabier Euzkitze. Hamabi urgazle berri izendatu zituen eta horien artean dago Euzkitze.

 

Akademiaren batzorde eta lantaldeetan aspalditik ibili diren zenbait pertsonaia izendatu dituzte euskaltzain urgazle. Bizkaiari, Gipuzkoari eta Iparraldeari dagozkion izendapenak egin dituzte orain; Arabakoak eta Nafarroakoak, berriz, duela bi urte egin zituzten.

Euskaltzain urgazleak dira euskararen arloren batean nabarmendu eta Euskaltzaindiak bere lanean lagun diezaion izendatutako pertsonak. Eskubidea dute akademia gaiak aztertzeko Euskaltzaindiak egiten dituen bileretara joateko eta haietan hitz egiteko, baina botorik gabe; orobat, ez dute Euskaltzandiko zuzendaritzako kide izaterik. Izan ere, euskaltzain osoek bakarrik dituzte bi eskubide horiek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide