Urtebeterako hitzarmena sinatu dute Udalak eta Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 24a, 09:43
Idoia Alberdi Maxixatzeneko lehendakaria eta Javier Zubizarreta alkatea.

Maxixatzen proiektua indartzen jarraitzeko urtebeterako diru laguntza akordioa sinatu dute Udalak eta euskara elkarteak. Hitzarmen horren arabera, Maxixatzenek 28.350 euro jasoko ditu Udaletik, iaz baino %4 gehiago.

 

Aldizkaria eta webgunea laguntzeaz gain, elkarteak kudeatzen dituen bestelako ekintzak ere sustatuko ditu Maxixatzenek: kulturgintza, kontsumoa eta sorkuntza, eta ikerketa eta sustapena. Gaur, asteartea, sinatu dute akordioa Javier Zubizarreta alkateak eta Idoia Alberdi Maxixatzeneko lehendakariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide