22 azkoitiarrek hartu dute parte Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 23a, 11:17

Itsas zeharkaldia Zarautzera iristen. (Argazkia: Zarauzko Hitza)

3000 parte hartzaile inguruk hartu zuten parte atzo jokatu zen 48. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian. 22 azkoitiarrek bete zuten Getaria eta Zarautz bitarteko uretako bidea.

 

Gizonezkoetan Xabier Barquero izan zen lehen azkoitiarra —00:41:36—, eta emakumezkoetan, Haizea Ribera —00:46:19— izan ziren. Gizonezkoetan, bigarrena, Rafa Sudupe izan zen —00:42:01— eta hirugarrena Unai Amenabar —00:42:51—. Emakumezkoetan, Riberaren atzetik sailkatu zen Ihintza Urain —00:46:59—, eta hirugarrena Miren Aizpuru —00:52:59—. Zarauzko Hitzak atzoko probaren inguruko argazkiak bildu ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide