Silence eta Gatibu musika taldeek dantzan jarri dute Azkoitia

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 23a, 10:10
Alex Sardui Gatibuko abeslaria kontzertuan. (Argazkia: Herrikoloreak)

Silence eta Gatibu musika taldeek Azkoitiko plaza goraino bete zuten, herenegun, zapatua. 22:00etan hasi zen Azkoitiko Silence taldeak eta bere ondoren aritu zen Gatibu taldeak dantzan jarri zituen azkoitiarrak eta herrira etorritakoak. Musika talde bizkaitarrak, gainera, Herrikoloreak ekimena babestu zuen, Alex Sardui abeslaria Herrikoloreak kamiseta jantzita taularatu baitzen.

 

Silence eta Gatibu musika taldeek kontzertua eman zuten uztailaren 21ean. Kontzertuan zehar Gatibuk Borrokalari kalera abestia kantatu zuen, goraino beteta eta kontzertua emozioz bizitzen ari zen hainbat ikus-entzuleen aurrean.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide