Azkoitiko EH Bilduk bilgunea inauguratuko du uztailaren 27an

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 19a, 10:26

Azkoitiko EH Bilduk Azkoitik Bilgunea inauguratuko du hurrengo ostiralean, uztailak 27. Besteak beste, Juan Karlos Izagirre izango da inaugurazio ekitaldian. Izagirre Donostiako alkate ohia eta EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundirako aurkeztu berri duen zerrendaburua da.

 

Ekitaldia, 19:30ean hasiko da, Trenbidearen Zumardia 15 helbidean. Egoitza hori aurrez Azkoitiko Eusko Alkartasunarena izan zen. Datorren ostiraletik aurrera EH Bilduren Bilgunea izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide