Jokin Sudupek Espainiako arrantza txapelketa irabazi du

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 15a, 13:37

Jokin Sudupe Orion Arrantza eta Ehiza Elkarteko kideak Espainiako arrantza txapelketa irabazi du. Sudupek eta Joanes Davilak Euskal Selekzioa ordezkatu dute, Galizian. Euli salmonido gazteen txapelketa ostegunetik gaur arte, igandea, jokatu da Galiziako Xallas eta Allons ibaietan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide