Autobus enpresek lau eguneko greba iragarri dute

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 11a, 13:47
Hainbat autobus enpresek lau eguneko greba iragarri dute. Ostiralean, zapatuan, uztailaren 20an eta 21ean egingo dituzte protesak. Lurraldebusek greba egingo duela adierazi du, baina oraindik ez ditu zehaztu eskainiko dituen gutxiengo zerbitzuak zein izango diren.

 

Gipuzkoako 30 autobus enpresa inguruk greba egingo dute lau egunetan, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta. Lurraldebuseko langileek greba egitea erabaki dute, eta, guztira, 50 bat langileri eragingo dio greba deialdiak.

Gipuzkoako lan hitzarmena izan dute indarrean, eta aurre akordioa sinatuta bazuten ere, patronalak ez zuen akordioko puntuetako bat onartzerik nahi izan. Bi aldeen artean desadostasuna sortu du dietak ordaintzea arautzen zuen puntuak. Patronalak ez du araudia aplikatzen, Gipuzkoako lan hitzarmenean dieten puntua ez dagoelako ondo erredaktatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide