Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketetan 23 azkoitiarrek hartuko dute parte

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 10a, 12:15

Asteburuan Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketak jokatuko dira. EhunMiliak proba ostiralean, uztailak 13, 18:00etan abiatuko da, eta G2H proba 23:00etan. EhunMiliak probak Azkoitia zapalduko du; Madarixan izango du lasterketak 43. kilometroa.

 

23 azkoitiarrek hartuko dute parte Ehunmiliak proban (168 Km), Goierriko 2 Handiak (88 Km) eta Marimurumendi (42 Km) mendi lasterketetan; iaz baino hiru parte hartzaile gehiago izango dira proban. 23tik bi izango dira mendiz-mendi ibiliko diren emakumeak

Ehunmiliak proban, zazpi herritarrek hartuko dute parte eta hamasei izango dira G2H proban arituko direnak. Azken proba horretan parte hartzeko itxaron zerrendan hiru herritar daude, eta herritar bat Marimurumendi lasterketarako.

Parte hartzaile azkoitiarren zerrenda:

Ehunmiliak UltraTrail (168 km)

Imanol Aleson

Unai Aramendi

Aritz Goenaga

Ixaka Oñederra

Iñaki Salegi

Joseba Tobar

Jone Urkizu

 

G2 Handiak Goierri Trail (88 km)

Ion Aizpurua

Pello Alberdi

Iker Alkorta

Koldo Aranguren

Ander Aranguren

Oscar Calero

Jokin Egiguren

Ruben Epelde

Arkaitz Iraeta

David Martin

Xabier Odriozola

Xabier Perez

Ander Puertas

Juan Antonio Ruiz

Juan Antonio Sudupe

Begoña Vaqueriza

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide