Xabier Munibe Haurreskolako matrikulazio epeak irekita jarraitzen du

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 9a, 16:30

Xabier Munibe Haurreskolako matrikula garaiak irekita jarraitzen du. Halere, hainbat aldaketa izango dira etorkizunera begira. Hemendik aurrera matrikula formalizatu ondoren, bi astera emango da haurraren matrikulazio onarpena. Orain arte, onarpena bidali eta egun batera edo bira iristen zen onarpena eta beraz, haurra has zitekeen haurreskolan.

Zalantzak izanez gero, Xabier Munibe Haurreskolak gogorarazi du haurreskolatik pasa daitekeela, uztailaren 20ra bitartean bertan egongo direlako. Haurreskolako telefonoa berriz honako hau da: 943 08 07 37.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide