Amaitu dira Urrategi auzoko festak

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 9a, 07:54

Amaitu dira Urrategi auzoko festak. Atzo arratsaldean hainbat ekintza izan ziren auzoan, eta jende asko bertaratu zen festez gozatzera. 16:30ean, Lopenek bere abereak plazaratu zituenean, auzoko pilotalekuan haurrentzako puzgarriak eta tailerrak jarri zituzten. 18:00etan, berriz, Koatei eta Txibilter baserrietako astoen proba izan zen. 600 kiloko Uitte harriarekin, eta gainkargarekin, hogei minutuko lana egin behar izan zuten. Koateiko astoak 73 plaza eta 9 metro egin zituen, eta Txibilterkoak 68 plaza eta 19 metro. Festak bukatzeko, erromeria izan zen Zabale eta Larrañaga trikitilariekin.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide