Giro paregabea Urrategiko festetan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 8a, 13:05

Gaur, igandea, festak ari dira ospatzen Urrategi auzoan. Eguraldi onak lagunduta, jende asko igo da kaletik oinez zein bizikletan Urrategiraino. Felix Azurmendi apaizak eman duen 11:00etako meza nagusian jendetza elkartu da. Hasieran euri tanta batzuk erori badira ere, eguzkiak gogotik berotu du gero auzoa. Mezaren ondoren, Agin Laburu, Loidisaletxe eta Larrañaga bertsolarien txanda izan da. Gerora hasi da herri kirol saioa. Urrestila auzoko Mikel Larrañaga eta Xabier Aranburu 'Guzta', Urrategi auzoko 'Txikia IV' eta 'Goenatxo III' bikotearen aurka aritu dira. Bazkalaurretik, berriz, Zabale eta Larrañaga trikitilariek girotu dute Urrategiko plaza

(Argazkiak: Maxixatzen eta Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide