Mus txapelketarekin hasi dira Urrategi auzoko festak

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 7a, 12:20

Atzo, ostirala, hasi ziren Urrategi auzoko festak. Urrategiko XIII. Mus Txapelketa jokatu zuten auzoko elkartean, eta goizaldeko 02:00ak aldera arte luzatu zen txapelketa. Guztira 35 bikotek hartu zuten parte, eta txapela Azpeitira joan zen. Eizmendik eta Danik lortu zuten lehen postua. Bigarren, Jexux Urratei eta Fernando azkoitiarrak gelditu ziren. Hirugarren postuan sailkatu ziren Arkaitz Burruntzi azkoitiarra eta Didaka Azkoitiko bizilaguna. Laugarren postua, azkenik, Markelek eta Gaztelu-k eskuratu zuten.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide