Herri Moimentuek bilera irekia egingo du uztailaren 11n

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 6a, 13:34

Axkottiko Herri Moimentuek bilera irekia egingo du uztailaren 11n, Goiko Losan. Andramaixetako txosnagunearen antolaketa eta bertako ekintzak antolatzeko izango da bilera, 21:00etan.

 

«Iaz jaso genuen erantzun ona eta gero, herritarren parte hartzea eskatzen dugu denon gustuko festak antolatzeko», azaldu dute Herri Moimentuko kideek. Iaz bost eguneko egitaraua antolatu zuten txosnagunean.

Pasa den urtean Kuadrilen Egunean —abuztuak 18— txosnagunean jasotako irudiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide