Gaur hasiko gara banatzen uztaileko Maxixatzen aldizkaria

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 4a, 13:54

Gaur hasiko gara banatzen uztaileko Maxixatzen: Euskaraldia izenburupean. Izan ere, osatu da Azkoitian Euskaraldia babestuko duen hamaikakoa. Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu ditugu 378. alean.

 

Horrez gain, Asier de la Iglesia esklerosi anizkoitza duen saskibaloi jokalariari, Xabier Gantzarain idazleari, Zubiberri Gimnastika Erritmikoko neskei eta Talka Konponketak dendako langileei egindako elkarrizketak, herritarren iritzi artikuluak, argazkiak eta beste hamaika kontu jakiteko aukera izango da ale berriarekin.

Proiektua sendotzeko lanean jarraituko dugu. Lagunduko al diguzu?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide