Sarasua eta Elorza dantzariak txapeldun, Irunen

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 2a, 11:47

Eneko Sarasua azkoitiarrak eta June Elorza azpeitiarrak Irungo XXIX. Fandango eta Arin-Arin Txapelketa irabazi dute. Irungo San Martzial jaietako egitarauaren barruan egin zuten txapelketa atzo, igandea. Sarasua azkoitiarrak txapeldunaren txapela janztea lortu zuen. Meakako Adixkideak dantza taldeak antolatu zuen atzoko jaialdia.

 

Uztarriak jasotako bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide