Bi kontzertu izango dira arratsaldean, Latz tabernan

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 26a, 16:10

Gaur arratsaldean, 19:30ean, Compañia do Ruido taldearen eta Aitor eta Aritz bikotearen kontzertuak izango dira Latz tabernan. Talde galiziarrak samba, ska, reggae, erritmo balkanikoak eta rock & roll bezalako doinuak lantzen dituzte. Horrez gain, Aitor eta Aritz bikoteak trikitixa doinuak plazaratuko dituzte Latzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide