Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 21a, 13:29
Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, ekainak 21:

Atraskua: patata tortilla eta urdaiazpikoa txakarekin.

 

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta errusiar entsalada.

Etxe-Aitz: risottoa eta york urdaiazpikoa atunez beteta.

Koxka: haragi bolak, arrautza bexamelarekin eta patata minak.

Latz: arrain pastela, etxeko kroketa eta york urdaiazpikoaren eta gaztaren nahaskia.

 

Tta-kun: york urdaiazpikoarekin, atunarekin eta mahonesarekin egindako pintxoa eta lasagna.

Txalintxo: atuna tomatearekin.

Zurt: errusiar entsalada eta oilasko hegalak.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide