Finalerdietako itzulerako partidak zapatu arratsaldean jokatu ditu Azkoitiak

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 21a, 09:50
(Argazkia: Mikel Odriozola)

Zapatu arratsaldean jokatuko ditu Azkoitiak finalerdietako itzulerako partidak, Ataunen. 19:00etan hasiko da lehia. Joanekoan, Gurea pilotalekuan, Azkoitiak bi eta bat menderatu zuen Ataun, kadete eta gazte mailako garaipenekin.

 

Kadete mailan 22-10 irabazi zuten Oteiza Pilota Kirol Elkarteko kideek, gazte mailan 22-15 gailendu ziren azkoitiarrak, baina senior mailan 2-22 galdu zuten. Finalera sailkatzeko, etxean egindako lana errepikatu beharko dute azkoitiarrek. Taularen beste aldean, Azpeitiak hiru eta huts menderatu zuen Oiartzun.

Azkoitiko Txikitoren finalak, zapatuan

Zapatuan, 10:30ean, XLVIII. 'Azkoitiko Txikito' pilota txapelketako finalak jokatuko dira, Gurea pilotalekuan. 8 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutilek jokatuko dituzte lau final. Hona hemen partiden zerrenda:

Lau t'erdiko eta binakako finalak

Oteiza elkarteko pilotariek, bestalde, Gipuzkoako lau t'erdiko eta Udaberri binakako finalak jokatuko dituzte ostiralean eta igandean, denak Azkoititik kanpo. Hona hemen finalak jokatuko dituzten azkoitiarren partidak:

- A. Segurolak eta E. Larrañagak kimuen Mendebaldeko binakako finala jokatuko dute ostiralean Oñatin, 19:15ean.

- Alex Juaristik nagusien mailako Gipuzkoako lau t'erdiko finala jokatuko du ostiralean Zumaian, 19:30ean.

- I. Egañak eta O. Aldazabalek kimuen mailako Udaberri binakako finala jokatuko dute ostiralean Ordizian, 20:00etan.

- Iñigo Oteizak eta Iñaki Azkoitiak gazte mailako Mendebaldeko lau t'erdiko finala jokatuko dute igandean Getarian, 10:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide