Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza dantza sueltoko txapeldunak, Errezilen eta Leioan

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 18a, 16:51
Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza saria jasotzen.

Joan den zapatuan Errezilen VI. Dantza Suelto Txapelketa jokatu zen, eta Azkoitiko Bizkargi dantza eskolako Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak osatutako bikotea izan zen irabazlea. Asteburua borobiltzeko, atzo Leioako XVIII. Dantza Suelto Txapelketan berriro Itziar eta Anaitz izan ziren txapeldun, gazteen mailan. Helduen mailan, berriz, Laura Bastida eta Ekain Uzkudun bigarren sailkatu ziren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide