Ostegunean hasiko da 3x3 Futbol Festa

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 18a, 11:30

Ostegunean hasiko da V. 3x3 Futbol festa. Ostiralean zen hastekoa aurtengo edizioa, baina antolakuntzak egun bat aurreratzea erabaki du, izen emate kopurua gehiegizkoa delako partidak hiru egunetara mugatzeko.

 

Aurten 153 taldek eman dute izena, iaz baino 23 talde gehiagok. 2007tik 2013ra bitartean jaiotako neska-mutilek hartuko dute parte festan. Talde gehienak azkoitiarrek eta azpeitiarrek osatutakoak izango diren arren, eskualde osotik etorritako taldeak izango dira ostegunetik igandera bitartean, herriko plazan.

Kamiseta banaketa, bihar

Izena emandako talde guztiek bihar arratsaldean Kontzejupetik pasatu beharko dute txapelketan erabili beharko dituzten kamisetak jasotzera. 17:30etik 19:30era bitartean banatuko ditu antolakuntzak kamisetak.

Ikusi V. Futbol Festaren egutegia eta partida guztien ordutegiak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide