Eguzki farola jarri dute Ubaiar auzoan

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 18a, 10:30

Energia aurrezteko eta inguruko argi-poluzioa ekiditeko, eguzki energiak lagunduta lan egiten duen LED motako farola bat ezarri dute Ubaiar auzoan, Santa Klaratik gertu dagoen bidexka batean.

 

Obra zibil garestiak eta baserri-inguruneko kanalizazioak saihesteko asmoz jarri dute farola. Horrez gain, landa-eremuan argia ezartzea, eta herritarren segurtasuna handitzea dira proiektuaren asmoak.

Kenlok sistemarekin lan egiten dute mota horretako farolek. Zentralitaren bidez farolaren osagarri guztien bizi-iraupena luzatzen da, eta sentsore mota ezberdinak gehitu dakizkioke: presentzia sentsorea, sentsore krepuskularra eta tenperatura sentsoreak, besteak beste.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide