Abian da 2018ko Global Training beken programa

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 13a, 12:05

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, beste urte batez, 60 Global Training beka eskainiko dituzte langabezian dauden 30 urte baino gutxiagoko pertsonentzat. Beka horien bitartez, gutxienez sei hilabetekoak, pertsonei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

 

Bekak unibertsitate tituludun eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta daude. Beka bakoitzeko hileko zuzkidura-ekonomikoa 1.400 eurokoa izango da. Izen ematea honako web-gunearen honen bitartez egin daiteke: http://www.becasglobaltraining.eus/. Izena emateko epea ostiralean, ekainak 15 hasiko da, eta uztailaren 16ean amaituko da —eguerdiko 12:00ak arte—.

Parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira:

- Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea.

- 30 urte baino gutxiago edukitzea 2018ko urtarrilaren 1ean.

- Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, 2018ko

- Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana.

- Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. Lizentziadunek: C1 eta B2 Goi-mailako Lanbide-heziketa titulua dutenek.

- Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea

- Administrazioaren edo penalaren bidetik diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera-galerarekin zerikusia duen zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana.

Informazio gehiago: http://www.becasglobaltraining.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide