Altsasuko gazteen atxiloketak salatzeko, elkarretaratzea deitu dute hainbat eragilek ostegunerako

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 6a, 13:45

Altsasun atzo, asteartea, Guardia Zibilak egindako atxiloketak salatzeko, elkarretaratzea deitu dute ostegunerako herriko hainbat eragilek —Urola Antiespezista, Piztu, Ikasle Abertzaleak, Ernai eta Sostenipe Talde Feminista—. Kontzentrazioa herriko plazan egingo dute, 19:00etan.

 

Joan den ostiralean, bederatzi eta hamahiru urteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak, eta atzo lau gazteak atxilotzeko agindu zuen. Oraindik epaia irmoa ez bada ere, fiskalak gazteak atxilotzeko agindu zuen, «ihes egiteko arrisku handia» dagoela argudiatuta, eta epaileek hala erabaki zuten. Guardia Zibilak atzo goizean atxilotu zituen lau gazteak, Altsasun. Zortzi auzipetuetatik zazpi daude preso, eta horietatik hiruk urte eta erdi daramate kartzelan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide