Seiko urre eta mus txapelketak jokatuko dituzte Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 5a, 12:15

Aurreko urteetan bezala, aurten ere seiko urre eta mus txapelketa antolatu ditu Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak bere bazkideentzat. Bi txapelketak ekainaren 15ean, ostirala, jokatuko dira.

 

Karta jokoetan izena bikoteka eman beharko dute parte hartzaileek, eta horretarako izena gaur ireki dute elkarteko antolatzaileek. Txapelketa batean zein bestean parte hartzen duten guztiek afaria jasoko dute, eta afari hori ezingo da trukatu jokoan parte hartu ez duen beste inorekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide