Pentsio duinak eskatzeko plaza hartu dute erretirodunek

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 4a, 12:30

Asteleheneko hitzorduari eutsiz, pentsiodunak eta erretirodunak plazan elkartu dira gaur ere, pentsio duinak eskatzeko. Pentsiodunak «haserre» daude erosteko ahalmena galtzen ari direlako eta azken hamasei asteetan protesta elkarretaratze baketsua egin dute astelehenero, herriko plazan.

 

 

 

Hamasei asteko ibilbide horretan, Maxixatzenek erreportajea egin zuen Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko kideekin apirileko aldizkarirako herriko pentsiodunekin eta erretirodunekin. Ondorengo esteka hauetan irakurri daitezke pentsio duinen alde borrokan ari diren herritarren testigantzak: