Abantailarekin joango dira gomazko paletako pilotari azkoitiarrak Hernanira

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 27a, 13:55

Atzo, zapatua, bi eta bat irabazi zuen Azkoitiak Hernaniren aurka, Gurea pilotalekuan. Buruz burukoan eta binakakoan nagusitu ziren herriko pilotariak, eta zazpi koadroren barruko partidan hernaniarrak.

 

Iker Epeldek jokatu zuen buruz buruko partida. Epeldek 20 eta 10 irabazi zuen. Bigarren partidan, binakakoan,  20 eta 19 irabazi zuten Igor Larrañagak eta Igor Juaristik. Azken partidan Jokin Aizpuruk 8 eta 20 galdu zuen. Abantaila txikiarekin joango dira datorren asteburuan azkoitiarrak Hernanira. Aurrera egitea lortzen badute, finalerdietan sartuko dira gomazko paleta modalitateko pilotariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide