'Welcome to the jungle' antzezlanarekin gozatu dute txikienek

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 27a, 12:40
(Argazkia: Kids&Us)

Kids&Us ingeles eskolak antolatutako antzerkia ikustera jende asko joan zen atzo, Elkargunera. Welcome to the jungle antzezlanean, oihaneko animaliak ezagutzeko eta beraien soinuak egiten gozatzeko aukera izan zuten herriko neska-mutilek. Abesti eta dantzen bitartez, ingelesez aritzeko aukera izan zuten denek Elkargunean.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide