Azkoitia BHIko ikasleen eskulanak ikusgai asteburuan, Torre Zurin

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 26a, 10:50

Gaur hasi eta asteburu guztian zehar, Azkoitia BHIko ikasleen eskulanak ikusteko aukera izango da Torre Zurin. DBH 1, DBH 2, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak aurkeztuko dituzte herritarren aurrean.

Besteak beste, kamisetak, kortxoarekin egindako lanak, lan elektrikoak eta mekanikoak ikusteko aukera izango da. Zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita Torre Zuri, eta igandean 12:00etatik 14:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide