'Isla de perros', 'Mi familia del norte' eta 'Sherlock Gnomes' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 23a, 08:48

Asteburuan hiru film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, 22:00etan, Matamation helduentzako animazio zikloaren barruan Matadeixek antolatutako Isle of dogs filma eskainiko dute. Mi familia del norte filma zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan emango dute. Sherlock Gnomes haurrentzako filma, berriz, igandean 17:15ean hasiko da.

 

Ikusi filmen bideo laburpenak:

Isle of dogs filma:

 

Mi familia del norte filma:

 

Sherlock Gnomes filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide