Goraino bete da Baztartxo, gaztetxoen bertso sortak entzuteko

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 22a, 19:47

Gu ere bertsotan jaialdia izan da gaur, asteartea, Baztartxo antzokian, eta guztira 183 neska-mutilek hartu dute parte. Floreaga ikastetxetik, LH5 eta LH6ko ikasleak igo dira oholtza gainera eta Azkoitia BHItik, DBH1eko gaztetxoak.

Gu ere bertsotan udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak 2008-09 ikasturtetik elkarlanean daramaten proiektua da. Ikastetxeetan, ikas orduetan, bertsolaritza lantzea du helburu.

Martin Altunak zuzendu ditu aurtengo ikasturtean saioak, eta ikuspegi pedagogikotik, nagusiki, lau arlo lantzen ditu: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak eta sozialak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide