Hiru Txirlo Txapelketako azken jardunaldia jokatuko da zapatuan, Floreagako bolatokian

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 22a, 12:00
Gorka Etxaniz azkoitiarra, Azpeitiko Garmendipeko bolatokian.

XLIX. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketako azken jardunaldia Floreagako bolatokian jokatuko da, zapatuan. 17:00etan hasiko da lehia, eta Floreagak erabakiko du aurtengo txapelduna. Gorka Etxaniz azkoitiarra bigarrena da sailkapen orokorrean, eta aste honetan txapeldun izan daiteke.

 

Unai Loiola da sailkapeneko liderra 36 txirlorekin. Bigarrena da Floreaga taldeko Gorka Etxaniz azkoitiarra, 35 txirlorekin, eta hirugarrena Xabier Loiola, 35 txirlorekin. Guztira zortzi jardunaldi jokatu dituzte, eta Azkoitikoa izango da bederatzigarrena eta azkena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide